SARRERA

Kaixo!

Mondragon Unibertsitatean haur hezkuntza ikasten ari garen 4 ikasle gara. Arreta Goiztiarraren Oinarriak materian haurren arazoen inguruan aritu gara. Ebaluazio amaierarako lan moduan, gida bat egin behar genuen, irakasle garenean haur bati zerbait desberdina sumatuz gero hona jotzeko. Horretarako, 8 gai azalduko ditugu: faktore sozialak,
faktore biologikoak, garapen nahaste orokorra, adimen urritasuna, motore urritasuna, entzumen urritasuna, ikusmen urritasuna eta amaitzeko laguntza sistema.

Horretarako, lehendabizi gaiaren inguruko ezaugarri batzuk aipatuko ditugu eta amaitzeko kasu horren aurrean egin beharrekoa.

Espero dugu baliagarria izatea eta zuen gustukoa.

Honako hauek dira blog honen helburuak:
  • Haurraren  urritasuna gutxitzea edota berarekin esku-hartze egokia edukitzea
  • Haurraren garapena hobetzea
  • Haurraren ingurukoei sortzen zaien beharrei erantzun bat eman
  • Haurrak dituen arazoak murriztu