FAKTORE SOZIALAK



SARRERA
Haur batzuk beraiek bizi diren baldintzen ondorioz, beharrak erantzun gabe edukitzen dituzte. Beraz, honek baztertuak izateko edota garapenaren alderdi guztiak garatu gabe gelditzeko arriskua ekar diezaieke. Arrisku sozialetan dauden haurrek, gehienetan ingurukoen babesa ez dute edukitzen eta tratu txarrak jasotzen dituztenak dira, gainera, emozionalki ere ez dira ondo egoten jasan behar izan duten guztiarengatik. Honen ondorioz, bizitzako beste alderdi batzuetarako ere arazoak izaten dituzte, ez baitute erraz konfiatzen jendearekin.

DEFINIZIOA
Arrisku soziala edozein haurrek jasan ahal duen arazo bat da. Haurra bere osotasunean alde batera utzita (garapen pertsonala), bere garapenean beste faktoreak eragiten dutela esan behar da. Haurra inguratzen duen errealitatea, bere garapena zehaztuko du eta sozietatean integratzeko baldintzak ipiniko ditu. Arrisku hauek, haur baten inguru sozioafektiboa egokia ez denean agertzen dira. Haur batek 0 eta 6 urte bitartean dago, eta arrisku sozialean kokatzen dugula esateko egoera hauek bizi izan beharko ditu.  

PREBENTZIOA

UME GUZTIEN BEHARRAK:
Fisiologikoak
  • Babes fisikoa (eskola, etxe segurua…)
  • Osasuna
  • Elikadura
  • Tenperatura (etxebizitzaren baldintzak, janzkera…)
  • Garbitasuna
  • Loa
  • Jarduera fisikoa eta jolasa
Afektiboak
  • Segurtasun emozionala (ukitu, ikusi, hitz egin, gatazken orduan azalpenak eman…)
  • Harreman sarea
  • Autonomia
  • Beldurren aurrean babesa
  • Kognitiboak
  • Esplorazioa
  • Estimulazioa
  • Errealitatea ulertzea (fisikoa zein soziala)
  • Sexualak (kuriositatea, kontaktua…)

BABESGABETASUN EGOERA BIZI DUTEN HAURRAK TRATU TXARRAK JASAN DITUZTENAK, HAU DA, EMOZIONALKI ZAURITUTAKO HAURRAK 0-6 urte bitartean garatzen ari direnez baldintzek eragin handia izan dezakete,
Honek eduki dezakeen eraginak honako hauek dira:
  • Garapenean
  • Ikaste prozesuan (arreta gabeziak esate baterako)
  • Harremanetan (arauak hautsi, gezurrak esan..)
  • Auto-kontrolerako, denbora kudeatzeko.. zailtasunak
  • Frustrazioa gaizki toleratu
  • Arreta eskatu etengabe
  • Sentimenduak erreprimitu
  • Autoestimu baxua
GUK NON JARRI BEHAR DUGU ARRETA?
Lehentasuna eman: alderdi sozio-emozionalei.

IDENTIFIKAZIOA
EZAUGARRIAK ETA BEHARRAK
  • Behar zehatzak behar dituzte, adibidez:
  • Jakin gertatu zaiena eta arrazoiak (haiek ulertzeko helburuarekin).
  • Testuinguru egonkorra eta segurua.
  • “Abandonurik” eta “hausturarik” ez.
  • Beraien behar eta egoerari arreta gehiago.
  • Bere historiari errespetua.
  • Abandonatutako haurren gabetasun afektiboen ezaugarriak:
  • Zailtasun sozial handiko testuinguruetan ematen da eta denbora luzez eragiten die.
  • Adin goiztiarretan ematen da, haurra hauskorren eta gehien garatzen ari den garaian.
  • Arreta gabezi horretan lotura afektibo esanguratsuen galera edo absentzia eta dezepzio esperientziak ematen dira.
  • Esperientzia horiek ezin dira asumitu, egituratu ezta gainditu terapia bat egon ezean.
  • Zenbat eta bizitako arreta gabezia handiagoa izan eta ugariagoak izandako galerak, orduan eta min emozionala handiagoa izango da.
  • Tratu txarren ondorioak:
  • Izaeran nahaste handia.
  • Garapen prozesuan zailtasunak.
  • Sozializazio eta ikaste prozesuetan zailtasunak.
  • Erresilentzia gaitasunean atzerapena.
  • Atxikimenduan.
  • Esperientzia traumatikoak (traumen agerpena).
  • Barne bizipenak eta beraiei loturako sentimenduak: erruduntasuna, amorrua… (baita adoptatuetan ere)
  • Prozesu traumatikoen ondorioak eremu askotan eman: afektibitatean, kognitiboan...
  • Prozesu traumatikoen ondorioak
  • Esparru afektiboan
  • Emozioak erregulatzeko eta enpatia erakusteko zailtasunak.
  • Autoestimu baxua
  • Esparru kognitiboan
  • Pentsamendua egituratzeko zailtasunak
  • Emozio traumatikoekiko urruntzea
  • Identitate nahasteak
  • Jokabidezko esparruan
  • Jokabide autodestruktiboak
  • Harremanezko esparruan
  • Atxikimendu nahasteak
  • Diagnostiko okerrak
  • Teknikoek haurren bizitza ibilbidea ez dutelako ezagutzen (ez dakite izan dituzten traumatismo emozionalak)
  • Ohiko diagnostiko okerrak
  • Arreta gabeziaren sindromea
  • Hiperaktibitatea
  • Autismoa
  • Atzerapen mentala
  • Psikopatena
  • Emozionalki mindutako haurren jokabideak:
  • Errealitatearen kontzientzia ezberdina
  • Ez dute ikasi arau sozial eta limiteen alderdi positiboak eta negatiboak
  • Ez dute helduaren haserrea ulertzen
  • Konfiantza duten pertsonekin baino ez du bere burua menderatzen.
  • Auto-kontrolerako zailtasunak
  • Kanpo kontrola behar dute, bere nahiak bete ahal izateko.
  • Adinean gora doazen heinean kontrolatzeko zailtasuna handitzen da, horregatik haiekin elkarbizitza oso zaila egiten da.
  • Aurrerapenak eta atzerakadak aldi berean (Erregresioak)
  • Testuinguru osasuntsuetan aurrerakada handiak, eta aldi berean esparru batzuetan atzean geratzen dira.
  • Arreta eskatzen dute
  • Ekintza behar dute une oro, heldu guztien hurbiltasuna eta arreta soziala
  • Gaizki egindako gauzak erraz ahazten dituzte eta sentimenduak erreprimitzen dituzte
  • Ez dute esperientzietatik ikasten, zigorretatik baizik.
  • Denbora kudeatzeko zailtasunak
  • Frustrazioaren aurrean tolerantzia gutxi
  • Gauzekiko atxikimendu eza
  • Beraiek tratatuak izan diren moduan tratatzen dituzte gauzak
  • Gauza bat asko desio arren, lortzerakoan alboratzen dute
  • Euren buruekiko irudi desegokia
  • Asko arriskatzen dute, istripuak dituzte, askotan beraien burua zaurituz
  • Gabeziak arretan, kontzentrazioan eta errendimenduan
  • Arauak ez dituzte errez barneratzen (hausteko joera dute)
  • Gezurra esatea edo lapurtzeak ez du zentzu moralik.
  • Kritikei intolerantzia (ez dituzte onartzen)
  • Kritika ekiditeko edozein estrategia erabil dezakete
  • “Harrapatzen” zaienean ematen du damutzen direla eta berriz egingo ez dutela esaten dute, baina berehala berriz egiten dute ez egiteko esan zaiena.
  • Abandonuaren beldur dira.
  • Errealitatearen zentzuaren gabezia
  • Fantasia eta errealitatea ezberdintzeko zailtasunak
  • Ezezagunari beldurra
  • Pertsonen manipulazioa
  • Egoeren lidergoa hartzeko saiakera
  • Bizitu zutena gainditzeko estrategia izan da beraientzat
  • Emozionalki mindutako umeen eskolatzea
  • Behar bereziak izan ditzaketen haurrak dira, nahiz eta ez iruditu.
  • Onartua, errespetatua eta balioetsia sentitu behar da.
  • Alderdi akademikoa ez da lehentasuna, alderdi sozio-emozionala bai
ESKU-HARTZEA
  • Golpeak edukitzen badituzte → masailean (Beldurra eta zailtasunak azaltzerakoan)
  • Portaera okerra → bakarrik egoten dira, helduarekiko konfiantza eza
  • Oinarrizko beharrak asetu barik etortzen bada
  • Berandu dator
  • Gosea dator
  • Lo geratzen da klasean
  • Protokoloa: → ume horren ongizatea bermatu

Badaude seguru zerbait daukala umea eta orduan, eskolan abisatu behar da eta eskola derrigorrez abisua eman behar dio gizarte zerbitzuetara eta gero, beste norbait epaituko du. Gizarte zerbitzuak martxan eta gure aukera bakarra ume ondo egotea klasean.