IKUSMEN URRITASUNA


IKUSMEN URRITASUNA

DEFINIZIOA
Ikusmen Urritasunak ikusmenaren zorroztasunean eta ikus-eremuan muga bat izatea suposatzen du. Hau da, pertsona hauek ez dute ondo ikusten distantzia, argitasuna, kontrastea eta egokitzapenaren arabera. Ikusmen urritasunean garrantzitsua da bi talde bereiztea:


  • Itsuak diren pertsonak: Ikusmen arrastorik ez dutenez beren ingurunearekin harremanak izateko beste zentzumenak erabiltzen dituzten pertsonak. Hauek, idazteko eta irakurtzeko Braille sistema erabiltzen dute.
  • Itsutasunera iritsi gabe, ikusmenaren egituran eta funtzionamenduan alterazioren bat duten pertsonak: ikusmen arrastoa gordetzen dutenak.
IDENTIFIKAZIOA
URRITASUN HAU DUTEN HAURREN EZAUGARRIAK
  • Itsuek (ezer ere ikusten ez dutenak)
    • Ez dute besteen begiradarik jarraitzen
    • Ez dituzte besteen keinurik imitatzen
    • Ezin da autonomikoki mugitu eta lekua antolatu
    • Ez ditu posturak kontrolatzen
  • Anbiopatikoak (zerbait ikusten dutenak
    • Errealitatea interpretatzerakoan akatsak egiten dituzte
    • Pertsonak siluetengatik, jarreragatik, jantziengatik edo koloreengatik ezagutzen dituzte
    • Akatsak egiten dituzte lekuetatik mugitzerakoan
  • Miopia (urrunetik gaizki ikustea), astigmatismoa (irudi bat ikusi beharrean bi eta zirriborrotsuak ikustea), hipermetropia (gertutik gaizki ikustea), begi alferrak (begi batetik bestetik baino hobeto ikustea) eta holakoak dituztenak
    • Klasean arreta galdu
    • Arbela ikusteko arazoak
    • Papera oso gertu jarri idazterakoan, marrazterakoan, irakurtzerakoan …
    • Begiak txikitzea
    • Lekutik aldatu arbela ikusteko


ESKU-HARTZEA


Irakasleok gure aldetik, haur guztiak arreta handiz aztertu behar ditugu ikusmen urritasunen bat aurkitzeko, ikusmen arazoak oso ohikoak baitira. Eta ikusmen urritasuna goiz aurkitzeak zenbait abantaila dakar:
  • Itsua edo anbliopia izan ezkero leku berezietara eramatea (ONCEra adibidez) inguruari ondo moldatzen ikasteko pertsona autonomoa izatera iristeko. Hau da, ONCEkoak metodo desberdinak erakutsiko diete inguruan ondo moldatu ahal izateko.
  • Urritasuna lehenbailehen murriztea (posiblea den egoeratan) edo gelditzea. Adibidez, hipermetropia eta astigmatismoa murriztu daiteke, miopia gelditu eta begi alferra desagertu.
  • Haurrak klasean arreta jartzeko arazorik ez izatea, normalean ikusmen urritasunak dituzten haurrek arreta galtzen baitute eta honen ondorioz nota txarrak ateratzen baitituzte normalean.
Ikusmen urritasunen bat daukatela susmatu ezkero irakasleok gurasoekin kontaktuan jarri behar gara pediatrara eramateko eta haiek ondorioztatzeko haurrak ikusmen urritasuna daukan edo ez. Izan ezkero okulistara eta oftalmologora eraman beharko lukete haurrei beharrezko betaurrekoak jarri eta urritasuna kontrolatzeko, urritasun handia balitz (itsu egotea edo ia) gurasoek leku aproposetara eraman beharko lukete ingurura moldatzeko ariketa bereziak ikasteko:
  • Brailea ikasi irakurri eta idazteko
  • Bastoia erabiltzen ikastea bakarrik alde batetik bestera joateko
  • Ordenagailuak programa bereziekin erabiltzen ikasi.
  • Jolas bereziak mugikortasuna eta entzumena lantzeko.
IKUSMEN URRITASUNAREN MAILAK


  • Itsu osoa edo Amaurosis: Ikusmen osoaren galera.
  • Itsu ia osoa: Argi soila hautematen du.
  • Itsu partziala: Itsutasun maila honek masak eta argien pertzepzioa ematen du, mugikortasuna eta kanpo munduaren ulertzea erraztuaz. Gertuko ukimena ez da behar nahikoa bizitza normalean, profesionalen eta eskolarrean erabiltzeko.
  • Ambliope sakona: Koloreak eta bolumenak antzematera iristeko nahiko ikusmena du. Gertuko ikusmena baliagarria da tintako irakurketa eta idazketa aurrera eramateko, mapak ikusteko, eskemak ezberdintzeko. Ala eta guztiz ere ez dio uzten beltzeko eskolaratze bat eramaten.
  • Ambliopea: Metodo pedagogiko pertsonalekin baina beltzeko eskolaratze bat baimentzen du.


IKUSMEN URRITASUN MOTAK
  • Jaio aurrekoak: amaren sabelean gene, mutazio edo malformazio baten ondorioz
  • Jaio ingurukoak: erditzean arazoak direla eta edo haur bat goiztiarra izatearen ondorioz
  • Jaio ondorengoak: ohitura txarrengatik, traumatismoengatik edo infekzioengatik
  • Itsuak: ezertxo ere ez ikusten ez dutenak
  • Anbioplikoak: zerbait ikusten dutenak
  • Miopia: Hauek urrunetik gaizki ikusten dute
  • Astigmatismoa: irudi bat ikusi beharrean bi eta zirriborrotsuak ikusten dituzte
  • Hipermetropia: gertutik gaizki ikusi
  • Begi alferra: begi batetik bestetik baino hobeto ikusi


IDENTIFIKAZIOA
ARRETA JARRI BEHARREKO PUNTUAK
  • Ikusmenarekin zerikusia duten jarrerei loturikoak:
  • 3-4 hilabeteekin ez ditu gauzak begiradarekin jarraitzen
  • Etxeko pertsonen aurrean (hauek ezer esan gabe) ez du erreakzionatzen
  • Beranduago hasten da eskuekin jolasten
  • Ez dauka interesik gauzak begiratzeko
  • Hitz egiten dion pertsonari ez dio aurpegira begiratzen (bai belarria jarri baina ahotsa datorren  kontrako aldetik: belarriarekin “begiratzen” du)
  • Altxatu egiten da egiten da gauzak edo pertsonak hurbiletik begiratzeko
  • Galderak egiten ditu, ondo ikusten ez dituen gauzei buruz
  • Ez ditu ikusmenarekin  lotura duten jolasak nahi,m edo lanak egite
  • Mugikortasunarekin loturikoak:
    • Ez ditu helduen mugimenduak imitatzen
    • Normalean beranduago hasten dira oinez: ez dira 12 hilabeteekin oinez hasiko, baizik eta 24-30 hilabeteekin
    • Ez du korrika egiten edo baldarki egiten du
    • Sarritan estropezu egiten du altzariekin, ateekin …
    • Eskaileretan segurtasun falta oso handia da
    • Okertuta ibiltzen da, beheari begira
    • Oinez ibiltzean, oinak arrastatu egiten ditu
    • Harturiko posturei loturikoak:
    • Burua inprimaturiko materialaren gainean jartzen du
    • Papera aurpegiaren kontra jartzen du
    • Aurrean dituen gauzei zeharka begiratzen die edo burua albo batera mugitzen du
    • Begiratzen duenean, esku batekin begia estali edo itzala egiten du
    • Begiak igurtzi egiten ditu behin eta berriro
    • Urruneko edo hurbileko gauzei begiratzeko begiak erdi ireki edo begi keinuak egiten ditu.
    • Bere ikus.eremutik kanpo galtzen dituen gauzak bilatzeari loturikoak:
    • Norbaiti gauzok batzeko eskatzen dio
    • Haztatuz bilatzen ditu
    • Hotsari jarraitzen dio
    • Non dauden galdetzen du
    • Lurrean edo mahian erori bazaio zerbait, gauza hori egon daitekeen lekuaren kontra jartzen du aurpegia errazago bilatzeko.
PREBENTZIOA
KOLOREEN PERTZEPZIOA ETA IRAKASLEAREN ARDURA


  • Eskoletan oso garrantzitsua da ikusmena batez ere haur hezkuntza beharrezkoa delako koloreak ondo ikustea, gauzak imitatzea…
  • Kolorea eta forma→ haur hezkuntzaren ardatz garrantzitsuenak
  • Arazoak izan ahal dituzten umeak:
    • 8% gizonak
    • 1% emakumeak
  • Eskolan asko erabiltzen dira koloreak gehienetan haur hezkuntzan
  • Arazoak → argia eta pertzepzioa
  • Hobeto da argi naturala eta erabiltzen bada argi ez naturala hobeto argi txuria
  • Soluzioak bilatu behar dira errezago egiteko ikaslentzako batez ere arazoak dituzten ikasleentzako
  • Koloreen kontrastea arazoa bilakatu daiteke
  • Kolore batzuk hobeto beste batzuk baino
  • Koloreaz aparte gauza gehiago erabiltzea errezten du
  • Ikaslea koloreen pertzepzioa rarazoak izaten badituzte arazoak sumatzen badira arrazagoa izango da gauza desberdinak erabiltzea.


KOLOREEKIN AZALTZEN DIREN ARAZOAK
  • Acromatopsia: Arazoa daukate koloreak ikusteko. “ceguera al color”
  • Atrofia del nervio óptico: Ikusmen eremuan arazoak izaten dituzte eta koloreetan pertzepzio gutxi.
  • Degeneración macular: Koloreen pertzepzioan arazoa eta ikusmen arazo larriak ekartzen ditu.
  • Enfermedad de Stargardt: Hereditarioa den gaixotasun bat da . Arazoak ekartzen ditu ikusmenean eta koloreen arazoak kolore berdea eta gorriarekin izaten dira.
  • Glaucoma: Kasu gehienetan koloreen pertzepzioa aldaketa suposatzen d.
  • Ceguera cortical: Arazoak ikusmenean eta koloreen pertzepzioan.
  • Daltonismo: Arazoak kolore berde, urdin eta gorriarekin.
  • Retinosis pigmentaria: ikusmen eremuan arazoak eta kolore batzuen bazterketa.  



braile bilaketarekin bat datozen irudiak



programas especiales en el ordenador para ciegos bilaketarekin bat datozen irudiak



ciego con baston bilaketarekin bat datozen irudiak