ADIMEN URRITASUNA


DEFINIZIOA
Adimen urritasunaren inguruan hitz egiten dugunean funtzionamendu intelektualaz ari gara. Honek egunerokotasunean moldatzeko mugei egiten die erreferentzia. Adimen urritasuna ez da ezgaitasun bat. Egunerokotasunean esparru batzuetan egokitzeko gaitasun zehatzetan azaltzen diren mugetaz ari gara. Gaitasun zehatzetan azaltzen diren mugak landu beharko dira eta landuz gero, hobetu eta garatu daitezke.
Adimen atzerapena: Uneko funtzionamendurako funtsezko mugapenei egiten die erreferentzia. Batez bestekoarena baino nabarmen baxuagoa den funtzionamendu intelektuala, gehienetan ondoren adierazitako egokitzapen trebetasun arloetako bi edo gehiagotako mugapenekin batera agertu ohi dena, du ezaugarri. Hona hemen arlo horiek:
  1. komunikazioa
  2. autozaintza
  3. etxeko bizitza
  4. gizarte trebetasunak
  5. komunitatearen erabilera
  6. autozuzendaritza
  7. osasuna eta segurtasuna
  8. trebetasun akademiko funtzionalak
  9. aisialdia
  10. lana


IDENTIFIKAZIOA
EZAUGARRIAK
Adimen urritasuna duten pertsonek hainbat ezaugarri dituzte komunean. Banan‐ banan denak aztertzen joango gara:
  • Burua handiegia, txikiegia edo deformatua
  • Begiak, aurpegia edo gorputzeko beste atalen bat itxura arraroarekin
  • Esku laburrak, zapalak, hatzamar motak…
  • Estimulazio Falta
  • Tentsio Familiarra edo Onarpen Eza: Pertsona hauek dituzten arazoak, gurasoen gehiegizko babesak sortarazten du. Honek garapen pertsonala eta autonomia maila atzeratzen duela ere aipatzekoa da.
  • Jasotzen duten isolamendua eta bazterketa soziala
  • Guk egindako Etiketen erabilpena
  • motibazioa eta autokontzeptua Gorputz Eskema eraikitzen eta inguruarekin harreman zailtasunak
  • Pertsona hauen arazo kognitiboa dela eta, euren gorputz eskema eraikitzeko eta inguruko munduarekin harremanak izateko arazoak izaten dituzte. Mundua egoki ulertzeko, arazoak izango dituzte eta laguntza beharko dute. Hau dela eta, adimen mentala geroz eta baxuagoa bada, inguruko jendeak pertsona horrengan eragin eta influentzia handiagoa izango dute.
  • Haur hauek hipotonia izaten dute (indar gutxi beraien muskuluetan). Hipotoniaz gain “laxitud ligamentosa” deritzona izaten dute.Gorputzeko ligamenduak oso ahulak izaten dituzte batez ere mokorretan. Ondorioz oreka mantentzeko eta garapen arazoak motrizitate lodian izaten dituzte.
  • Gorputz eskema eraikitzean sortzen diren nahasteek lotura zuzena daukate nortasunaren eraiketarekin, besteekiko harremanetan eta inguruaren pertzepzioan desorientazio egoera batera hel daitekeelako.
  • Hizkuntzan ohikoa baino beranduago barneratuko dute eta horrek eragiten du harremanetan.
  • Jokaera Estereotipatuak: Egungo funtzionamenduaren funtsezko mugapenei dagokie.
  • Koefiziente intelektual normala 70koa da eta hortik behera badago umea lehenengo aztarnak izango ditu
  • Autonomia daukan edo ez oso garrantzitsua
  • Alderdi akademikoan atzerapen


ESKU-HARTZEA
Lehenik eta behin, haurra ezagutu behar da bere premiak asetzeko eta bere garapen integrala bermatzeko.
  • Banakako apoio-euskarrien beharra.
  • Adimen urritasuna bizi duten pertsonek apoio egokiak izaten baitituzte, beraien gaitasun funtzionalak hobetzen dira.
  • Apoioak bizitza osoan zehar erabil daitezke edo momentu zehatzetan (aldizkakoa, mugatua, zabala, orokortua).
  • Ahal den heinean apoio naturalak erabili.
  • Funtzionaltasun handiagoa duten helburu eta edukiei lehentasuna ematea
  • Gure aldetik, irakale moduan, haur hori ahal den guztia integratu behar da klasean, ez dugu klasetik aterako klase berezietan edukitzeko. Klase arruntaren barruan jarraituko du irakasle berezi baten laguntzaz. Horrela, alde batetik sozializatzeko aukera izango du eta aldi berean irakasle berezia behar espezifikoei aurre egingo dio. Oso garrantzitsua irakasle berezia eta orokorraren arteko elkarlana haur guztiak ondo garatu daitezen.
PREBENTZIOA
Pertsonen hobekuntza ingurunearekin lotuta dago, beharrezkoa atzerapenarekin lotuta dauden jarrerak kontuan izatea oso beharrezkoa da haien hobekuntzak ikusteko.
  • Inguruneak eragin asko dauka → ingurua prestatuta badago erraztasun gehiago edukiko dute
  • Eremuak (hamar eremuak) lekuaren arabera desberdinak izan daiteke
Zenbait esparru ezberdinetan egokitu beharreko gaitasun muga batzuk daude:
  • Zaintza pertsonala: Garbiketa, elikadura…
  • Etxeko bizimodurako gaitasunak: Segurtasuna, arroparen zaintza…
  • Autorregulaziorako gaitasunak: Ordutegi bat hautatu, ikasi eta jarraitu; laguntza behar denean eskatzen jakin…
  • Segurtasuna eta osasuna: Norbere osasunaren mantenua, jokabide kriminaletatik babesten jakin…
  • Gaitasun sozialak: Elkarrekintza hasi, mantendu eta bukatu; lagunak egin eta mantendu…
  • Komunikazioa: Informazioa ulertzeko eta jokabide sinbolikoz adierazteko gaitasunak (emozio bat, ezezko bat…) ulertu eta onartzea.
  • Komunitatearen erabilpena: Komunitatearen baliabideen erabilpen egokia (garraioa, dendetan erosi…).
  • Aisia: Norbere behar eta interesekin bat datozen aisiako jarduera anitzen aukeraketa.
  • Lana: Lana lortu eta mantentzeko gaitasuna.
  • Gaitasun akademiko funtzionalak: Kognitiboak eta eskolan ikasitakoak, norbere bizitzan funtzionalak direnak (idazmena, oinarrizko matematikaren erabilpena…).


APLIKAZIORAKO PREMISAK
  • Ebaluazioa: Kontuan eduki behar da hezkuntza aniztasuna eta kulturala
  • Egokitzeko gaitasunak:
    • Egokitzeko gaitasun zehatzen mugekin batera → beste esparru batzuetan gaitasunak agertu (globalak EZ)
  • Euskarriak: luzaroan eskainiz gero, bizitzako funtzionamenduan hobetu
EGOKITZEKO GAITASUNAK:
  • Komunikazioa: informazioa ulertzeko eta jokabide sinbolikoz adierazteko
  • komunitatearen erabilera: komunitatearen baliabideen erabilpen egokia
  • Autoerregulaziorako gaitasunak: ordutegi bat hautatu, ikasi eta jarraitu
  • Segurtasuna eta osasuna: norbere osasunaren mantenua
  • Gaitasun akademiko funtzionalak (eskolarekin lotuta) : kognitiboak eta eskolan ikasitakoak, norbere bizitzan funtzionalak direnak
  • Aisia: norbere behar eta interesekin bat datozen aisiako jarduera anitzen aukeraketa.
  • Lana: lan lortu eta mantentzeko gaitasuna


Euskarriak → adimen urritasuna daukaten pertsonak laguntzeko bere egunerokoan aurrera egiteko


  • Bere garapen funtzionalak garatuko dira apoio egokiak jasotzen badituzte.
  • Apoioak aldizkakoak, mugatuak, zabalak eta orokortuak izan daitezke.
  • Apoioak etxean, lanean/eskolan edo komunitatean behar ez harte ez dira kenduko.
  • Iturriak:
    • Banakoarenak: gaitasunak, konpetentziak eta aukerak erabakiak hartzeko, dirua, informazioa, balioak.
    • Beste pertsona batzuenak: familiakoenak, lagunenak, lankideenak, auzokideenak, …
    • Teknologienak: laguntza teknikoak, etxerako, kanporako egokitzapenak, …
    • Zerbitzuenak: gaikuntzarako zerbitzuak.


• Apoioen funtzioak:


– Laguntasuna etxean, lanean edo komunitatean (defendatu, babestu ahal izateko adibidez)


– Antolakuntza ekonomikoa izan ahal izateko


– Jokabideetan apoioa: analisi funtzionala, gertaeren aurreikuspena…)


– Osasun arretan apoioak


Prebentzio biomedikoa:
• 1.mailakoa: jaio aurretik (gurasoei aholkularitza genetikoa, txertoak, neurri profilaktikoak)
• 2. mailakoa: diagnostiko prenatala
• 3. mailakoa: diagnostikoa eta tratamedua.


Prebentzioa sozio‐hezitzailea:
• Hiritarrentzako hezkuntza orokorra zein osasunean. Osasunean heziketarekin urritasunei aurre egiteko neurriak eta prebentzioaren jabe izan.


Prebentzioa sozio‐hezitzailea:


• Zerbitzu osasun‐sozialak arriskuan edo urritasunen bat duten haurrentzako.
• Zerbitzu sozio‐hezitzaileak, aholkularitza eta laguntza sistema.
• Zerbitzu hezitzaileak, sozialak zein laboralak egokituak eta prestatuak hpb‐ei erantzuteko.


Adimen urritasunaren prebentzioa
  • American association on mental retardationen sailkapena:
  • Prebentzioa: neurriak bideratuz:
    • ‐ekiditu urritasun fisikoak, sentsorialak zein mentalak gertatzea.
    • ‐urritasunak ematen direnean ekiditu honen ondorio ezkorrak maila fisikoan, psikologikoan zein sozialean.

Estimulazio Falta → Estimulazio falta ume guztiak daukate
  • Gizakia giro itxi batean edo estimulu egokirik ez dagoen leku batetan aurkitzean, forma estereotipatuaz jokatzeko joera du. Honela auto‐ estimulazioa lortzen du, estimulazio falta konpentsatuz.


Tentsio Familiarra edo Onarpen Eza → haurra jaio aurretik gurasoak espektatibak dauzkate, estimulazio falta edukiko du eta haurra garapenean zailtasunak edukiko ditu


  • Askotan gertatzen da haurra jaio baino lehenago, beraren inguruko irukapen “faltsuak” egitera heltzen direla gurasoak. Seme alabak nolakoak izango diren urritasuna izaten badu, askotan izugarrizko frustrazioa sor daiteke gurasoengan.“ikusteraino” heltzen dira eta jaiotzen denean askotan ez da horrela izaten; adimen gaitasuna ez zaio ematen eta horrek beraren garapenean izugarrizko eragina izango du.
  • Haurrak onartzen ez den bitartean, eman behar zaion erantzun eta mango du. Horregatik komenigarria da haurrari jaiotzen denetik eman beharreko estimulazioa eta erantzuna ematea.


Jasotzen duten isolamendua eta bazterketa soziala
  • Bazterketa honek bi eragin nagusi izan ditu:
    • Alde batetik izaera negatiboa duten jarrerak garatu ditu; adibidez gutxiago sentitzearen sentimenduak edukitzea, ezer egiteko ahalmen eza, eta auto‐estima oso baxua edukitzea.
    • Beste alde batetik adimen urritasuna zuten pertsonek zituzten ezaugarri positiboak ez zituzten garatu, gizartearekin inkomunikaturik baitzeuden


  • Ezin dugu ahaztu adimen urritasuna jasotzen dutenek pertsonak direla, eta pertsonak diren heinean:
    • Guk ditugun eskubide berdinak dituzte. Beraien eskubideak bermatuak izan behar dira, eta gauzatzeko bidea erraztu behar zaie.
    • Gizartearen parte direnez beraien bizitzari buruzko arauak sortzerakoan bere iritzia kontuan hartu beharko da, eta beraiei zuzenduak dauden antolatutako programak beraien beharrei egokitu beharko dira.
    • Pertsonak direnez gure gizarteko edozein biztanle bezala bizitzeko eskubidea dute; hau gauzatzeko asmoz bideak ireki behar dira bizitzako esparru guztietan gizarteratzeko.


MOTIBAZIOA
• Adimen urritasuna duten pertsonek kuriositate gutxiago agertzen dute gauza berriengatik.
• Konpetentzia berriak eskuratzearren ardura zein interes gutxi aurkezten dute.
• Kanpoko motibazioarekiko mendetasun handiagoa barnekoarekiko baino. Hau beraiekin landuz gero aldakorra da.
• Beraienganako konfiantza ezagatik imitaziora jotzen dute.
• Tangibleak diren sariekin intangibleak direnekin baino hobeto egiten dute lan.
• Laguntza eta feedback positiboa eman ezkero emaitzak positiboagoak izango dira, hobeto ikasten dute horrela.


AUTOKONTZEPTUA
Ikerketak ez dira ados jartzen auto‐kontzeptuaren alderdian; batzuk adimen urritasuna duten pertsonengan auto‐kontzeptuaren irudia baxua (beste pertsonena baino baxuagoa) dutela dioten bitartean beste autore eta ikerlari batzuk desberdintasun esanguratsuak ez dituztela topatu diote. Baina ondorio garbi bat honako hau da:


HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA


Hizkuntza eta komunikazio arloan zailtasunak izaten dituzte ikasle hauek bi arrazoi nagusiengatik:
  • Euren alderdi kognitiboa
    • Adimen urritasuna ez da norbanakoaren ezaugarri absolutu bat, funtzionamendu intelektual mugatua duen pertsonaren eta bere qingurunearen arteko elkar‐ eraginaren adierazpena baizik. Honek bere gaitasun desberdinen garapena mugatzen du: ezagutzazkoak, mugimenezkoak, afektiboak, sozialak, eta pertsonarteko harremanetarako gaitasuna.
  • Inguruan jasotako estimulazioa
    • Haurrak bere ingurukoengandik jasotzen duen estimulazioa egokia ez bada, ezin izango du hizkuntza behar bezala garatu. Haurrak hizkuntza ikasteko oso garrantzitsua dela hizkuntza entzutea, honen ardura nagusia guraso nahiz bere inguruko helduengan dagoelarik.
  • Ahoskatze zailtasunak
Arazo arruntenak dislaliak eta ahotsaren nahasteak izaten dira. Hau gertatzearen arrazoiak, hainbat izan daitezke: Alde batetik, haurra, hizketaren organo periferikoen mugimendu koordinazio finak sortzen ez delako oso trebea eta bestetik, hizkuntzaren organoen malformazioak, edo entzumena galduta izatea.


HIZKUNTZA ARAZOAK
Hizkuntzaren eremuak oso lotura handia dauka pentsamendu eta kognizioarekin; beraz, arazo hauek bi alderdietan agertu ohi dira:
* Adierazpena: Arau gramatikalak menperatzeko zailtasunak izaten
* Ulermena: Ulermenean arazoak dituzte esaldiak oso luzeak direnean erraz galtzen direlako.

ONDORIO PRAKTIKOAK
Ikuspegi psikohezitzailetik ondorengo hiru dimentsioak izan kontutan informazio osatzerako orduan:
1. Haurraren garapenaren bilakaera: komunikazio gaitasuna, garapen sozio‐ emozionala, prozesu kognitiboak, ikaste estiloak, inguruari erantzuteko gaitasuna, eta jolasarekiko gaitasuna.
2. Bere familia eta inguruarekiko ezaugarriak.
3. Umea eta inguruarekiko harremanak: guraso‐haurren arteko interakzioa.