DEFINIZIOA
Garapen nahaste orokorrak dituztenak ezaugarri ezberdinak dituzten haurrak dira, non gradu ezberdinak izan ditzaketen. Nahiz eta komunikatzeko bai berbalki eta ez berbalki eta errepikapen jokaldiak komunean izan.
Garapen neurologikoan ematen den nahastea da eta horrek hurrengo arloetan du eragina hizkuntzaren erabileran (komunikazioa), gizarte trebetasunean eta jokabideetan (elkar ekintza sozialak) eta irudimenean.
Diagnostiko goiztiarrak umearen adina dela eta tratamenduak efektu hobeagoa sor dezake.
Hau aurrera eramateko, haurren elkarrekintza, imitazioa eta afektibotasuna behatzea ezinbestekoa da eta arazoak ekiditeko, ume bakoitzari behar duen atentzioa ematea, bakoitzaren garapen integrala bermatzeko.
- Nahaste honetan ez dago joko sinbolikorik. (Joko sinbolikoa: haurrak errealitatea interpretatu egiten du eta bere eskemetara moldatzen du, bere nahien arabera aldatuta)
IDENTIFIKAZIOA
EZAUGARRIAK
- -Mehatxatuta daude argi, taktu eta zaratengatik
- -Begietara begiratzea kostatzen zaie
- -Arazoak dituzte hizkuntzarekin
- -Besteekin komunikatzeko arazoak dituzte
- -Estimuluei ez die erantzuten
- -Komunikazio egoerak eragin behar dira
- -Etorkizuna proiektatu behar diegu
- -Ordena behar dute, piktogramen bidez adibidez
- -Ez zaie gustatzen ustekabezko egoerak
- -Kontzentrazio handia dute
- -Karisma handia dute
- -Memoria handia dute
- -Ez dute besarkadei erantzuten, ez agindu eta ezta adierazpen errazei ere
- -Entzuten ez duela ematen da
- -Bere munduan bizi da errealitatetik at
ESKU-HARTZEA
- Errehabilitaziorako eredua: Medikuarekin batera egin beharra dago. Esku hartze hauek, sintoma patologikoen arretari zuzenduta daude.
- Oinarrien erdialdeen eredua: Medikuan landu beharreko programa ezberdinak non psikomotorearen, komunikazioaren eta gizarte sozialeko garapena errazten den. Bertan gurasoak parte hartzen dute eta umeak egiten dituen aurre pausoak ezagutu, antzeztu, integratu eta aplikatzen dira.
- Arreta goiztiarraren eredua hezkuntzaren eremuan: Haurrarekin bakarrik lantzen da, eta gehien bat gelaren eremuan lantzen da.
- Ordutegi zabaleko terapeutikako esku hartzearen eremua: Ez da oso ohikoa, baina hauek benetako arazoak dituzten haurrekin egite dute lan.
- Etxerako arretaren eredua: Ekonomia dela eta oso gutxi lantzen da. Honek, haurraren inguru naturalean dagoeneko arreta goiztiarra lantzen dute.
NAHASTE MOTA DESBERDINAK
Autismo Tipikoa:
Autismoa garapenari eragiten dion trastorno bat da zeinetan aldaketak sortzen diren area desberdinetan: komunikazioa eta hizkuntza, bizikidetza sozialean eta imitazio ahalmenean. Normalean 3 urte baino gutxiagoko umeetan ematen da.
- Arazoak hitz egiterakoan.
- Errutinaren behar du.
- Hizkuntzaren urritasuna.
- Ez dute jendearekin kontaktu fisikoa mantendu nahi.
- Elkarrekintza sozialetan nahasteak: isolamendua, besteekiko indiferentzia edo bat-bateko elkarrekintza eza.
- Komunikazioan anomaliak: Besteekin komunikazio eza.
- Ulermen sozialean zailtasunak: Imitaziorik ez, edo imitazioa bai baina zentzu gabekoa, rolak modu esteriotipatuan hartzen dituzte eta enpatia gabe.
- Jokabide errepikakorrak
Rett Sindromea:
Rett sindromea oso gaitz neurologiko arraroa eta ezohikoa da, nesken artean bakarrik agertzen dena. Sindrome honek X kromosoman egondako mutazio batekin zerikusia dauka, eta horregatik bakarrik gertatzen da neskengan. X kromosoma bat kaltetuta badago, beste bat daukate, baina mutilek X kromosoma bakarra daukatenez hilgarria izan daiteke umekiarentzat.
→ Endekapenezko (degeneratiboa) nahastea da eta bere bilakaerak honelako ezaugarriak izaten ditu:
- Garapen arrunta→ haurdunaldian eta jaio ondoren hilabete batzuk arte
- Buru hezurraren hazkuntza geldotu egiten da 5 hilabetetik aurrera
- Komunikazio eta harremanetan zailtasunak agertzen dira 6 hilabetetik aurrera
- Eskuak eta oinak txikiak.
- Mugimendu esteriotipatuak eskuetan (Galera eskuen mugimenduan).
- Atzerapen psikomotorea (umearen garapen osoa).
- Emakumezkoetan ematen den mutazio genetikoen ondorio dira.
- 4-5 urte bete arte ez da egiten diagnostikoa.
- Epilepsiak ematen dizkiete.
Asperger nahastea:
Sindrome hau daukaten pertsonak, fisikoki eta psikosi normalak dira, gainera, hainbat kasutan euren inteligentzia maila, hainbat arlotan media baina altuagoa izaten da. Asperger sindromea kasu bakoitzean era ezberdinetan manifestatzen da, baina, normalean denak oinarrizko hiru zailtasun izaten dituzte: gizarte-elkarreraginean, gizartean komunikatzeko orduan, eta ez dute pentsamendu-mailako malgutasunik gerta daiteke irudimen pobrea izatea, interesak oso biziak edo mugatuak, eta ohiturekiko atxikipen izugarria.
- Harreman sozialean zailtasunak
- Interes eta jarduerak errepikakorrak
- Bere garapen kognitiboa normala edo oso ona
- Ez da hizkuntza arazorik agertzen, oso maila ona daukate
- Ez-hitzezko komunikaziorako eta enpatiarako zailtasunak
Haurtzaroko nahaste desintegratzailea:
Lehenengo urteetako garapena arrunta da, baina bi urte pasa ostean eskuratutako trebetasunak galtzen dituzte: garapen psikomotoa, komunikazioan eta harreman sozialean. Hauetan ere estereotipiak dira kanpotik antzematen ditugunak.
- Bi urtetik aurrera ematen da.
- Lehenengo urteetan garapena arrunta da.
- Gero galtzen ditu eskuratutako trebetasunak: komunikazioan, garapen psikomotorea eta harreman sozialean Esteriotipoak agertzen dira.