ENTZUMEN URRITASUNA

ENTZUMEN URRITASUNA


DEFINIZIOA

Entzumen Urritasuna, maila askotakoa izan daiteke. Hala ere, horrela izan da definitua  Munduko Osasun Erakundearen eskuz:

Ume gor bat, bere hizkuntza ikasteko oztopatzen dion entzumen zorroztasun eza duena da. Honetaz gain, bere adinera egokituta dauden jolasak eta aktibitateak burutzeko eta eskola ikasketa orokorra guztiz ondo jarraitzeko zailtasunak dituena da.
Urritasun hau pairatzen duten umeen informazio iturri nagusia ikusmena bihurtzen da.



IDENTIFIKAZIOA

EZAUGARRIAK
  • Informazioaren sarrera ikusmenezkoa izatea behar dute.Beraiekin entzumena ez diren beste zentzuak landu behar ditugu komunikazio eraginkorrago bat lortzeko etorkizunean.
  • Munduaren ezagupen eskaxagoa dute.Informazioa modu zuzenean jasotzeko beharra dute eta esperientzia zuzenak behar dituzte.
  • Arauak barneratzeko arazo gehiago dituzte.
  • Errealitatea ahozko hizkuntzaren bidez interpretatzeko zailtasunak.Kode linguistiko baten beharra dute.
  • Barneratzeko eta  komunikatzeko ahozko hizkuntzaz zailtasunak.Ahozko hizkuntza intentzionalki ikasi behar dute eta kode linguistikoa funtzionala izan behar da.
  • Familiaren apoio emozionalaren behar handia dute.
  • Pertsona gorren errekonozimenduan zailtasunak daude,zerbitzuen koordinazioaren beharra dute.
  • Giza testun inguruan mugitzeko komunikazio oztopoak dituzte.Ikusmenezko estimulu gehiagoren beharra.
  • Nahi dutena lortzeko besteek baina esfortzu gehiago eta handiagoa egin behar dutenez, konstantzia eta burugogorkeri handigoa izaten dute.



ESKU-HARTZEA
Irakasle moduan,gure profila osatzeko eta entzumen urritasuna duten umeen garapena bernatzeko,zeinu hizkuntza ikastea ezin bestekoa da.Zeinu hizkuntza ezagutu eta erabiltzeaz gain oso espresiboak izan behar dute irakasleak.Kontuan izan behar da, entzumen urritasuna duten umeen  informazio iturri nagusiena ikusmena dela.Beraiek norbaiten sentimenduak ezagutzeko edota adierazi nahi duena ulertzeko ikusmena erabiltzen dute.Gure aurpegiko,begietako edota gorputzeko keinuak ulertzen dituzte eta honela gure adierazpenak ulertu ditzazkete.
Musika edota entzumenarekin  zerikusia duten aktibitateak egin ezkero,ume hauengan jarri beharko dugu atentzio gehien,beste umeak eta honek ere aktibitatea behar den bezala  burutu dezaten.Ume hauek atentu egon daitezen espresibitatea edota zeinu hiz<kuntza erabili beharko lukete irakasleek.

MOTAK
Entzumen urritasuna sailkatzeko modu bat urritasuna noiz gertatu den izan daiteke:
–    Jaio aurretik (prelocutiva)amaren sabelean gene, mutazio edo malformazio baten ondorioz ez entzutea. bere aurrekariren bat gorra izaten bada, egoera honetan dauden haurren ikasketa maila, hobeagoa dela esaten dute gortasuna duen haur bati txiki -txikitatik erakusten diotelako modu egoki batean ikasten
–    Jaiotzean (prelocutiva):  erditzean arazoak direla eta edo haur goiztiarra izateagatik haurra entzumen urritasuna izatea.
–    Jaio eta gero (postlocutiva): istripu bat izateagatik entzumen urritasuna izatea. Hau gertatzen zaien haurrak erraztasun gehiago dute ahozko hizkuntza garatzeko eta entzuteko aukera izan baitute.
Sailkatzeko bigarren metodoa honakoa da:
–    Ahozko hizkuntza menperatzen dutenak:
–    Ahozko hizkuntza menperatzen ez dutenak
Hala ere, bi motek  beste hizkuntza bat dakite, keinuzko hizkuntza hain zuzen ere. Eta hau izaten da haien ama hizkuntza, bestean oso ondo moldatu edo ez.
Hirugarrena:
–    Hipoakusia: Entzumen galera txikia edo erdizkakoa izanda,  belarri batean edo bietan galera 70 dezibelio baino txikiagoa izan behar da, horrelako pertsonak, bere buruaren barne entzumena egiteko gai dira eta haurtxo baten negarra, txakur baten zaunka… entzuteko gai dira.
–    Gortasuna: Entzumen galera  70 dezibelio baino handiagoa izaten bada, ingurugiroan dauden zarata gogorrenak bakarrik entzungo ditu: motozikleta baten zarata, xurgagailu batena, zerra elektriko batena edo hegazkin baten zarata.
Eta laugarrena:
–    Inplante kokleara daukatenak: itzultzaile bat jartzen dute hobeto entzun ahal izateko.  Inplante hau  belarrian jartzen da eta honek egiten duena, dauden zeinu akustikoak, zeinu elektronikoak izatera pasa eta nerbio entzumena akuilatzen du. Bi modu desberdinetan bideratzen dira seinale horiek,  barruko zeinuetan eta kanpoko zeinuetan
–    Inplante koklearra ez daukatenak: zeinu hizkuntzarekin komunikatzen dira bakarrik.

MATERIAL OSAGARRIA eta DEFINIZIOAK

IMPLANTE KOKLEARRA
Implante honek,Entzumen nerbioa estimulatzen du señal elektrikoak bidaliz.Honela burmuinak señale elektriko hauek interpreta ditzazke eta entzumenean bihurtu
Implante Koklear bat egiteko,hauek dira bete beharreko kondizioak:

  • Entzumen protesi konbentzionalaren onura eza.
  • Pazienteak argi eduki behar du implante honek,sozialki eta pertsonalki ongi egin behar dio
  • Entzumen urritasun bilateral sakona edota totala.

implante coclear bilaketarekin bat datozen irudiak

AUDIFONOA:

  • Gure moduko bizitza egiten du.
  • Familiarentzako-
  • 8 hilabete zituela konturatu zen Maialen gorra zela
  • Garapena mugetan kontrol enzefaliko, burua sostengatzea…
  • Hilabete batzuekin Maialen deitzen zutenean ez zen buelta ematen
  • Frogak 8 hilabeteekin → gorra zela konturatu zen diagnosiarekin
  • Ez zuen bere alaba zentro espezifiko batera eroan nahi.
  • Diagnostikoa jasotzerakoan beldurra sentitu zuen → ez zekielako ezer gorreriaz, baina gero aditu bilakatu zen.
  • Liburuak jartzen dute gorreria ezintasunean
  • Gogorra izan zen lehenengo momentuetan → negarra egunero (ez zion bere alabari hori transmititu nahi)
  • Beste umeekin egiten diren gauza guztiak egiten hasi ziren.
  • Audifonoa aurkitu lehengo aukeraketa hori izan zen.   
  • Hizkuntzaren zailtasuna: zeinu hizkuntza ikasten hasi zen, eta bere irakasleei zeinu hizkutza ikasteko esan zien.
  • Eskaini zeinu hizkuntza bera laguntzeko eta bizitza errazteko.
  • Ez zuen zailtasun gehiegi izango garapena aurrera eramateko.
  • Gurasoei lagundu prozesuan → beraiekin egotea, ulertzea, entzutea eta gero joatea bilatzen kasu hori aurrera eramateko bidea eta gurasoekin partekatu soluzioak
  • Gurasoak ez onartzea da gertatzen den lehengo gauza
  • Beste behar batzuk ditu eta berak eskatu behar du besteari laguntzea
  • Screaming auditivo (jaiotzerakoan egiten den proba entzumena zelakoa zen jakiteko).
  • Ezpainak irakurtzea ez da erreza,,badaude fonema batzuk non mingaina kokatzen da antzeko lekuetan eta horietan okertzen dira. Horrek ulermena oztopatzen du. Ezpainak irakurtzea zaila da.
  • Hipoakusia-> entzuten dute zerbait
  • Begien entzuna zelan daukan
  • Erreabilitazioa oso gogorra izaten da → ahozko hizkuntzako ordu bat erreabilitazio
  • Umearen ahozko hizkuntza denbora gehiago behar dute lortzeko →
  • Inplante koklearra-- gor sakona entzumena berrezkuratzeko (laguntzen dute ahozko hizkuntza jakiteko)
  • Eskolan ez du inoiz arazorik izan gelakideekin, bera bezalakoak zirelako, herrian ez zegoen bera bezalako inor.
  • Ezezagunetatik jendea kokatzen zuen ezintasunean
  • Berak oraindik ez du gainditu bere herrikoekin duen harremana.
  • Umeek parte hartu behar dute beraien testuinguruan
  • Besteekin batera parte hartu izatea eta jendea ez daki zelan hurbildu
  • Audifonoarekin, zarata batzuk entzuten zituen, baina ahotsak ez, ezpainak irakurri behar zituen
  • Talde testuinguruak asko kostatzen die galtzen direlako (ez dira gor guztiak berdin).
  • Implatearekin hizkuntzaren garapena egiten hasi zen, eta orain hizkuntzaren garapen oso ona du.
  • Gorren munduan bi talde: Oralistak eta zeinu hizkuntza onartzen dutenak